XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- erizpide semantikoak, azkenik, zerari begiratzen dio nagusiki: maileguzko hitzak, gehienetan esanahi monosemiko batez kanpotik jaso izan ondoren, hizkuntza hartzailearen baitan zenbaterainoko disponibilitate semantikoa daukan.

Hau da, etxe barruko kontzeptu-sarearen baitan zenbat esanahi edo azepzio berriren adierazle-rola bereganatzen duen.

(Gogoratu, adibidez, primeran ibili, puri(y)an egon...).

Bistan dago, esandako guztiagatik, urruti samar gaudela oraindik, praktikan, irentsi gabeko maileguen deskribapen osatu bat burutu ahal izateko.

Hartara iristeko, nolanahi ere, ondoko puntuok ikusten ditugu, ezer baino lehen, argitu beharreko.

a) irentsigabetasun-tipoen sailkapena: erizpide fonologiko-ortografikoez iharduterakoan eman dugu jadanik aukerabide posible batzuren zerrenda, eta hori ondo taxutzetik hasi beharko litzateke, agian, ezer baino lehen.

Kasu batzutan, gainera, posible izango litzateke formulazio aski konkretuetara neke handirik gabe iristea.

Horrela, esate baterako, gaztelaniatiko mailegu baten irespen-maila ortografikoa neurtzeko ondoko taularen modukoa erabili ahal izango litzateke, beharrezkoak izan ditzakeen matizazio eta emendioz osatuz, neurpide moduan: (...).